Tu privacidad es importante para nosotros

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para ofrecer un mejor servicio y ofrecer servicios personalizados. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso, aunque puede cambiar de opinión en cualquier momento. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Seguir navegando
Política de Cookies
Fecha de entrada
Fecha de salida

¡Haz ya tu reserva!

Hasiera Orria / Turismoa eta jarduerak / Gure kanpindik 9 galduezin

Toki harrigarri bat

Nafarroako inguruak eta gure lurraldeko leku interesgarrienetako asko ezagutzeko abiapuntu gisa, Mendigorria herri bikain bat da. Bisitan zatoztenerako, bederatzi leku berezi aukeratu ditugu, nahiz eta esteka honetan askoz leku gehiago aurkituko dituzuen: "Egin beharreko bisitak"

 

Castillo de Olite
Castillo de Olite

1. Eunateko Andre Mariaren Eliza, gure geografiako eliza erromaniko ederrenetarikoa. Donejakue Bidean kokatua dago eta berezia, originala eta misteriotsua da. (kotxez, kanpinetik 15 minututara)

2. Urederra ibaiaren iturburua, Urbasa-Andia Natur Parkean kokatua, Nafarroako natur leku ikusgarrienetarikoa da. (kotxez, kanpinetik 50 minututara)

3. Gares, bere kaleetan zehar hainbat altxor arkitektoniko gordetzen dituen Erdi Aroko hiribildua. Donejakue Bideko leku garrantzitsuenetariko bat. (kotxez, kanpinetik 15 minututara).

4.  Mendukilo Lezea, Aralar mendilerroan kokatua, ikustea merezi duen lurrazpiko kobazuloa da, Aralarko erraiak erakusten dituen erakusleihoa. (kotxez, kanpinetik 50 minututara).

5. Iruñea, Nafarroako hiriburua, gure lurra bisitatzen duen edonork ikusi beharreko hiria. Historiadun hiria, garaikidea eta erosoa. (kotxez, kanpinetik 30 minututara).

6. Errege Bardeatako Natur Parkea, UNESCOk izendatutako Erreserba Biosfera. Bertako natur aniztasun eta formazioei erreparatzean bisitaria sorginduko duen lekua. (kotxez, kanpinetik ordu 1).

7. Andelos Hiribildu Erromatarreko arkeologia-aztarnategia, Iberiar Penintsulako arkeologia-aztarnategi erromatar garrantzitsuenetariko bat. (kotxez, kanpinetik 10 minututara).

8.  Erriberri, Erdi Aroan zehar errege-erreginen egoitza izan zen bere jauregi-gaztelua dela eta, parekorik gabea. 1925. urtetik Nazio Monumentua, Nafarroako gotiko zibilaren adibiderik nabarmenetakoa da. (kotxez, kanpinetik 30 minututara).

9. Urbasa-Andia Natur Parkea, landaretza ikusgarria eta Urederra ibaiaren iturburuaren zirkuko begiratoki zoragarria. (kotxez, kanpinetik 50 minututara).

Newsletter y Ofertas

¿Desea recibir nuestro Newsletter con las últimas ofertas y promociones?, suscríbase aquí. Puede darse de baja cuando lo desee en este espacio.
Recargar Imagen
CAPTCHA Image  
 

Enlaces recomendados

  • anwb
  • ISO 14000

Tu Camping en Navarra

Ctra. Larraga s/n

31150 MENDIGORRÍA - NAVARRA - Comunidad Foral de Navarra Spain

Teléfono. +34 948340604 Fax. +34 948340082

mail. info@campingelmolino.com