Tu privacidad es importante para nosotros

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para ofrecer un mejor servicio y ofrecer servicios personalizados. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso, aunque puede cambiar de opinión en cualquier momento. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Seguir navegando
Política de Cookies
Fecha de entrada
Fecha de salida

¡Haz ya tu reserva!

Aniztasun naturala, kulturala eta gastronomikoa

Pamplona
Pamplona

Nafarroako Foru Erkidegoak iparraldetik hegoaldera 160km inguru ditu eta ekialdetik mendebaldera 120 bat kilometro. Ondo bereiztutako hiru eskualde biogeografiko dituen Espainiako eskualde bakarra da: alpinoa, kantauriarra eta mediterranearra. Horren ondorioz izugarrizko paisai eta kultur aniztasuna ditu.

 

Bere hiriburua Iruñea da, nazioartean San Ferminengatik ezaguna, Nazioarteko Interes Turistikoko Jai aitortua. Erkidego honek ondo bereiztutako lau eremu ditu, bakoitza bere berezko nortasunarekin. Haien inguruko zertzelada batzuk emango dizkizuegu, baina dudarik gabe, zuek zarete zuen kaxa arakatu eta ezagutu behar dituzuenak, izan ere, harrituko zaituzteten leku bereziak baitira.

 

Pirinioak

Nafarroa iparraldean kokatuak, Frantziarekin mugan, haran eta erreka bide inguru eder bat osatuz, itsasora gerturatzen den paisaia berde eta menditsua osatzen dute. Glaziar jatorriko Erronkaribar, Zugarramurdiko istorio ugariak, sorginkeriari lotutako iraganarengatik ezaguna, Urbasa-Andia Natur Parkea, Aralar mendilerroa, artzain eremuak edota Orreagatik igarotzen den Donejakue Bidea.

 

Guzti horrek, artisau produktuak eta ehiza haragia dituen zonaldeko gastronomiarekin batera, plazerezko esperientzia bat eskaintzen duen bisita osatzen du. Ohiturarik errotuenen artean, aipatzekoak dira Ihauteriak edo Etxalarko Usategiak.

Iruñerria

Actividades en el Río Arga
Actividades en el Río Arga

Pirinioen magalean Iruñea aurkituko dugu, Nafarroako komunikazio zentroa. Historia askoko kultur hiria, San Ferminengatik mundu osoan ezaguna, hiri zoragarri bat delako oso turistikoa da. Bikainki zaindutako alde zaharraz gozatu daiteke bertan. Zitadela derrigorrezko bisita bat da, Gaztelu Plaza edo Andre Maria Erreginaren Katedrala. Gainera, natur ibilaldi bat egiteko parke eta lorategi ugari dituen hiria da. Bazkalorduan jatetxeek plater apartak eskaintzen dituzte eta ez ezazue ahaztu "pintxotan ibiltzea". Hainbestekoa da eskaintza, ez duzuela zer aukeratu jakingo!

 

Iruñea inguruan egiteko asko dago: gustu guztietarako ibilbideak, Arga Ibai Parkea, Artetako iturburua edo lurraldeko eliza erromaniko ederrenetariko bat den Eunateko Andre Mariaren eliza.

Erdialdea

Hemen aurkitzen gara gu, Iruñeatik 28 kilometrotara besterik ez, mahasti eta labore-soro eremu batean, gazteluak, jauregiak, harresiak, eta gotorleku hiriak azaleratzen diren lekuan. Inguruan ezagutzeko toki ugari dago, hala nola Zangoza, Erriberri, Lizarra, Irantzu eta Iratxeko Monasterioak edo kanpinetik oso gertu dagoen Andelosko arkeologia-aztarnategia.

 

Urbasa-Andia Natur Parkea oso ezaguna da. Urederra ibaiaren iturburua ikusi ahal izateko zailtasun-maila txikiko ibilbidea aurkituko duzue hemen. Izugarri ederra den altxor naturala ezagutuz, bertako ur garden eta inguruek zoratuko zaituztete. 1987.urtetik natura-erreserba gisa aitorturik dagoen leku hau Nafarroako toki ikusgarrienetariko bat da.

Erribera

Errioxarekin eta Zaragozako probintziaren eremu garaiarekin muga egiten duen Nafarroako hegoaldea da. Lautaden eremu bat da eta bertan aurkitzen da UNESCO-k Biosfera Erreserba izendatutako Errege Bardeatako Natur Parkea, urtero milaka bisitari erakartzen dituen erdi-desertua. Zalantzarik gabe, natur balio handiko Nafarroako leku hau derrigorrezko bisita bat da.

 

Erriberako hiriburua Tutera da. Meskita zahar baten gainean eraikitako katedrala ikusteko eta hiriaren kaleetatik ibiltzeko geraldi bat egin behar da hemen. Erriberako herriak, Corellako jauregiak, La Olivako Monasterio zistertarra edo Valtierrako eliza bisitatu. Nafarroako inguru hau barazkien erreinua da: zainzuriak, orburuak, Pikilloko piperrak edo Tuterako kukuluak.

Newsletter y Ofertas

¿Desea recibir nuestro Newsletter con las últimas ofertas y promociones?, suscríbase aquí. Puede darse de baja cuando lo desee en este espacio.
Recargar Imagen
CAPTCHA Image  
 

Enlaces recomendados

  • anwb
  • ISO 14000

Tu Camping en Navarra

Ctra. Larraga s/n

31150 MENDIGORRÍA - NAVARRA - Comunidad Foral de Navarra Spain

Teléfono. +34 948340604 Fax. +34 948340082

mail. info@campingelmolino.com