Erreserbatu online.

Prezioak eta eskuragarritasuna
Eskuragarritasuna eta prezioak kontsultatu.
Urteroko sanferminak

Urteroko sanferminak

Mundu osoan ezaguna den festa, Nazioarteko Interes Turistikoko Jai izendatua, uztailaren 6tik 14ra bitartean Nafarroako hiriburuan ospatzen da. Ezagutzen dutenek bat datoz munduko festarik hoberena dela esatean, non mundu guztiarentzat lekua eta adin guztietarako jarduerak dauden. Uztailaren 6an, txupinazoak eztanda egiten duenean, hiriak eta musikak leher egiten dute, txarangek eta giro onak Iruñeako kaleak gainezka jartzen dituzte eta kolore zuri gorriak bazter guztietara iristen dira.

Nazioarteko Interes Turistikoko Jaia, uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatzen da

Gure kanpinean, hasiera-hasieratik, entzierroan korrika egitera etorri diren mundu guztiko pertsonek ostatu hartu dute. Hiritik gertu dagoen leku bat bilatzen duten gazteek eta, ingurunearen lasaitasuna probestuz, festaz bestelako moduan gozatu nahi duten familiek gu aukeratzen gaituzte, San Ferminetan zehar, kanpinetik Iruñeara shuttle garraio zerbitzua ematen diegulako.

 

Bezeroren gehiengoa festak erakarrita etortzen denez, guk ere, San Ferminetan zehar, uztailaren 4tik 8ra, DJrik hoberenekin festak egiten ditugu. Ezin zitekeen beste modu batean izan.

 

Egun horietan zehar, 20 euroren truke, gure harrera-lekuan bi lagunentzako kanpin denda bat alokatu dezakezue. 50 euroko fidantza bat eskatuko dugu beti eta derrigorrezkoa da, erreserba egiterakoan, kanpin denda alokatuko duzuela oharretan adieraztea.

Helbidea

Zure kanpina Nafarroan

Larraga. errepidea s/n

31150 MENDIGORRIA - NAFARROA

Telefonoa: +34 948340604 Faxa: +34 948340082

helbide elektronikoa. info@campingelmolino.com

  • Facebook
  • Instagram
  • TikTok
 
campingred
El Molino

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Onartu cookie guztiak
Cookien ezarpenak