Erreserbatu online.

Prezioak eta eskuragarritasuna
Eskuragarritasuna eta prezioak kontsultatu.
Toki harrigarri bat

Toki harrigarri bat

Nafarroako inguruak eta gure lurraldeko leku interesgarrienetako asko ezagutzeko abiapuntu gisa, Mendigorria herri bikain bat da. Bisitan zatoztenerako, bederatzi leku berezi aukeratu ditugu, nahiz eta esteka honetan askoz leku gehiago aurkituko dituzuen:

1. Eunateko Andre Mariaren Eliza, gure geografiako eliza erromaniko ederrenetarikoa. Donejakue Bidean kokatua dago eta berezia, originala eta misteriotsua da. (kotxez, kanpinetik 15 minututara)

2. Urederra ibaiaren iturburua, Urbasa-Andia Natur Parkean kokatua, Nafarroako natur leku ikusgarrienetarikoa da. (kotxez, kanpinetik 50 minututara)

3. Gares, bere kaleetan zehar hainbat altxor arkitektoniko gordetzen dituen Erdi Aroko hiribildua. Donejakue Bideko leku garrantzitsuenetariko bat. (kotxez, kanpinetik 15 minututara).

4.  Mendukilo Lezea, Aralar mendilerroan kokatua, ikustea merezi duen lurrazpiko kobazuloa da, Aralarko erraiak erakusten dituen erakusleihoa. (kotxez, kanpinetik 50 minututara).

5. Iruñea, Nafarroako hiriburua, gure lurra bisitatzen duen edonork ikusi beharreko hiria. Historiadun hiria, garaikidea eta erosoa. (kotxez, kanpinetik 30 minututara).

6. Errege Bardeatako Natur Parkea, UNESCOk izendatutako Erreserba Biosfera. Bertako natur aniztasun eta formazioei erreparatzean bisitaria sorginduko duen lekua. (kotxez, kanpinetik ordu 1).

7. Andelos Hiribildu Erromatarreko arkeologia-aztarnategia, Iberiar Penintsulako arkeologia-aztarnategi erromatar garrantzitsuenetariko bat. (kotxez, kanpinetik 10 minututara).

8.  Erriberri, Erdi Aroan zehar errege-erreginen egoitza izan zen bere jauregi-gaztelua dela eta, parekorik gabea. 1925. urtetik Nazio Monumentua, Nafarroako gotiko zibilaren adibiderik nabarmenetakoa da. (kotxez, kanpinetik 30 minututara).

9. Urbasa-Andia Natur Parkea, landaretza ikusgarria eta Urederra ibaiaren iturburuaren zirkuko begiratoki zoragarria. (kotxez, kanpinetik 50 minututara).

Helbidea

Zure kanpina Nafarroan

Larraga. errepidea s/n

31150 MENDIGORRIA - NAFARROA

Telefonoa: +34 948340604 Faxa: +34 948340082

helbide elektronikoa. info@campingelmolino.com

  • Facebook
  • Instagram
  • TikTok
 
campingred
El Molino

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Onartu cookie guztiak
Cookien ezarpenak