Erreserbatu online.

Prezioak eta eskuragarritasuna
Eskuragarritasuna eta prezioak kontsultatu.

Abentura eta dibertimendua

Haurrekin bidaiatzea oso gauza mesedegarria da, izan ere, egunerokotasunetik irtenda, gurasoek eurekin goza baitezakete. Gainera, bidaiatzea ikastea da eta haurrek, bidai guztietan, gogoan betiko gordeko dituzten oroitzapenak jasoko dituzte. Haurrei oparitu diezaiekegun gauzarik onena denbora da eta denbora hori naturarekin loturan egonik (kanpineko abenturak eta beste hainbat jarduera) badakigu, egun gutxitan, haurren heziketak onura ugari izango dituela.

 

Horregatik, haurrekin zatoztenean elkarrekin gauzatzeko plan sorta bat prestatu dugu Camping el Molinon.

Iruñeako Taconerako Lorategietara bisita: Pauma edo hegazterrenak, oreinak, ahateak, beltxargak... erdi-libre dabiltzan zooa duen Iruñeako lorategirik zahar eta ederrena. Haurrek, espezie horiek zuhaitz, lore eta eskultura artean nola bizi diren ikusiz, primeran pasatzen dute. Hainbat ibilbide ditu eta edozein urtarotan goza daitekeen leku bikaina da.

Nafarroako gaztelu eta gotorlekuen bidea:: Maitagarrien, printzeen eta belagileen istorioak maite dituzten haurrentzako aukera bikain bat da. 

- Salting Iruña: 37 ohe elastiko horizontal eta 19 bertikal dituen eremu zabala da. Iruñeako zonaldeko aisialdi eta kirol gunerik handiena da.

- Huarte Izotz-Jauregia: patinatzeko izotz pista, familiarekin kirolaz gozatzeko.

-  Iruñeako Planetarioa: astronomiaz gozatzeko, izarren bizitza ezagutzeko eta unibertsoaren misterioak ezagutzeko kultur zentroa.

Sorginen Bidea Lizarrako Lurretan: Gure aitona-amonek kontatzen zizkiguten kondairen ukitu batekin Bargota eta Viana ikusi.

- Basabere Baserri Eskola: naturaz ikasiz, egun zoragarria igaro dezakegu. Haurrek baratza landu, bertan bizi diren zenbait animaliren bitxikeriak ezagutu eta eguneroko hainbat jaki nondik datozen ikasiko dute.

- Arga Ibai Parkea: natur inguruneaz gozatzeko, Arga ibaiaren alboan, 12 km inguruko bidea. Oinez zein bizikletaz egiteko, Nafarroako Paisaien Bidea. Ura eta Behatokiak izeneko ibilbidean gomendatzen dute.

- Sendaviva: atrakzio ugari dituen haurren paradisua da. Ibilbideak, ikuskizunak, abentura parkea, lantegiak, txalupak, animaliak eta beste hainbat jarduera.

Principio del formulario
Final del formulario
 

Helbidea

Zure kanpina Nafarroan

Larraga. errepidea s/n

31150 MENDIGORRIA - NAFARROA

Telefonoa: +34 948340604 Faxa: +34 948340082

helbide elektronikoa. info@campingelmolino.com

  • Facebook
  • Instagram
  • TikTok
 
campingred
El Molino

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Onartu cookie guztiak
Cookien ezarpenak